Gure konpromisoa

  • Lehentasuna emango dugu kontsultetan, bai eta larrialdietan ere, behartuz gero.
  • Gaixotasunaren urgentziaren arabera eta pazientearen arabera egokitutako programazio kirurgikoa planteatuko dugu.
  • Baliabide teknologiko egokienak eskura izan arte ez dugu hasiko pazientearen tratamendua. Eskura ez bageneuzka, eskatu egingo genituzke. Eta ezin bagenitu lortu, gure iritziz bera bidaltzeko lekurik onena zein den azalduko genioke pazienteari, ondo irizten badio.
  • Aplikatuko ditugun tratamendu mediko guztiak eta tratamendu kirurgiko guztiak ebidentzia zientifikoetan eta Urologiako Europako Elkartearen eta Urologiako Ameriketako Elkartearen Gida Klinikoetan oinarrituta egongo dira.
  • Behar eta nahi duen informazio guzti-guztia emango diogu pazienteari, zehatz eta argi. Eskatzen digunari, gainera, egin zaizkion azterketa analitikoen nahiz erradiologikoen txosten xehatua ere emango diogu.