Onkologia Urologikoa

Lehen-lehenengo kontua da gure eguneko jardunean. Tumore urologikoak, bereziki prostatako minbizia, oso sarri agertzen dira eta hainbat alderditatik tratatu daitezke.

Kirurgia da sarrien erabiltzen den tratamendua. Gainera, ohiko teknika irekiaz gain azkeneko urteetan kirurgia laparoskopikoa eta, gerora, robotikoa ere garatu dira.

 

  • Prostatako minbizia: Trataera kirurgiko erradikala, Da Vinci prostatektomia erradikalaren bitartez. Esperientzia handia dugu, eta emaitza oso onak. Ikus atxikitako eranskina.

 

  • Giltzurrunetako minbizia: Trataera kirurgiko osoa, kirurgia konbentzionalaren nahiz laparoskopikoaren bitartez. Bereziki aipatzea merezi du masa txikiei ematen diegun trataera, roboten bidez Da Vinci nefrektomia partziala egiteko aukera baitugu, eta minbiziarekin izugarrizko emaitza onak lortu, gaixotutako giltzurruna galdu gabe.

 

  • Maskuriko minbizia: Azaleko tumoreak uretraren bidez ebaki endoskopikoak eginez tratatzen ditugu. Tumore infiltratzaileetan, zistektomia erradikala aplikatzen dugu.