Patologia prostatikoa onbera

Gizonezko guztiek daukaten glandula bat da prostata. Pelbisean dago kokatuta, uretra inguratzen duela, eta semenaren osagaiak ekoiztea du zeregina.

 

Gorputzeko beste edozein organo bezala, hainbat patologiaren kokaleku izan daiteke, bai patologia gaiztoena bai onberena. Patologia ohikoena (gizonezkoen % 75ari eragiten dionez bizitzako edozein garaitan), prostataren hiperplasia onbera da, hots, hazkunde onbera, baina gernu-sistema narriatu eta eragozteko klinika, alegia, prostatismoa, eragiten duena, tratamendu farmakologikoa edo, sarri askotan, tratamendu kirurgikoa ere behar izaten duena.

 

Miaketa: Prostatismoaren diagnosia erraza izaten da gehienetan, eta ez du inbasio handirik eragiten: gehienetan anamnesis egokia, ondestearen ukipena eta zenbait miaketa osagarri (urokultiboa, PSA eta EKOGRAFIA urologikoa) nahiko izaten dira. Batzuetan gerta liteke bestelako ikerketa batzuk ere egitea, fluxumetria edo zistoskopia, adibidez.

Funtsezkoa da, beste ezer baino lehen, prostatako minbizia ez dela argi izatea, prostatismoaren tratamendu espezifikoan zentratzeko. Hona zertan datzan:

 

  • Higieneko eta dietako neurriak
 
  • Tratamendu farmakologikoa:
    – Fitoterapia.
    – Alfablokeatzaileak.
    – Printzipio aktiboen konbinazioak:
    · 5 alfa reduktasaren alfablokeatzaileak-inhibitzaileak.
    · Alfablokeatzaileak-antikolinergikoak.
    – Tratamendu berriak: Tadalafiloa, erekzio-disfuntzioaren tratamenduan sarri erabilitako printzipio aktiboa da, prostatismoa tratatzeko eraginkorra dela erakutsi duena, eta, hortaz, aukera ematen duena, prostatismoa ez ezik, aldi beran erekzio-disfuntzioa daukaten pazienteak tratatzeko.

 

  • Tratamendu kirurgikoa: Aurreko horiek guztiak ez badira nahiko edo progresio klinikoa gertatzen bada.
    – RTU bipolar prostatikoa.
    – Laser berdearen fotobaporizazio KTP prostatikoa.
    – Holmium laser bidezko enukleazio prostatikoa (HoLEP).

 

Bestelako patologia batzuek ere eragiten diote organo honi, hala nola, prostatako minbiziak edo gernuaren infekzioak (prostatitis), eta beste atal batzuetan landuko dira horiek.