Hori guztia, etengabe eguneratzea behar duten bitarteko teknologikoen berrikuntzan oinarrituta, gure zentroko zuzendaritza erabat konprometituta baitago horrekin.
Eta hori guztia, beti, ebidentzia zientifikoan, oinarrituta, hau da, protokolo, gida kliniko eta abarren bermearekin. Bertako nahiz nazioarteko dokumentuok nahitaez aintzat hartu eta bete beharrekoak dira, gure jardun medikua uneoro behar bezala abalatuta egongo bada.
Azkenik, aurreko guztia alferrikakoa izango litzateke medikuaren eta pazientearen arteko harremanetan ezinbestekoak diren kontu batzuk zainduko ez bagenituzke; adibidez, goxo tratatzea, informazioa ematea, beti laguntzeko prest egotea, miaketa eta informeak eskura jartzea.