Lege-oharra

Informazioaren gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren Legea (34/2002 Legea, uztailaren 11koa) kontuan hartuta, Mugarix Servicios Médicos S.L.P. enpresak jakinarazten du bera dela garmendiarodriguezurologia.com web-gunearen titularra. Aipatutako legearen 10. artikuluak xedatzen duenaren arabera, Mugarix Servicios Médicos S.L.P enpresak bere datuak jakinarazi behar dituenez, hona hemen: web-orri honen titularra Mugarix Servicios Médicos S.L.P. enpresa da (IFZ: B20991211) eta helbide soziala Donostian dauka, Gipuzkoan, Marino Tabuyo kaleko 12an. Hau da web orrian iragartzen den enpresarekin kontaktuan jartzeko posta elektronikoaren helbidea: info@garmendiarodriguezurologia.com.
ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUNEN ARAUBIDEA
Mugarix Servicios Médicos S.L.P. –en web-gunean nabigatu, bertara sartu edota gunea erabiliz gero, orriaren erabiltzaile bihurtzen zara, eta Mugarix Servicios Médicos S.L.P.-en web-gunean nabigatzen hasten zaren unetik hemen azaltzen diren baldintza guztiak onartzen dituzu, bai eta, kasuan kasu, legeak nahitaez betearazten dituen gainerako araudiak ere.
Mugarix Servicios Médicos S.L.P. enpresaren web-orriek informazio, zerbitzu eta datu asko ematen dituzte, era askotakoak. Erabiltzaileari dagokio web-orria zuzen erabiltzeko ardura. Ardura hori hartuta, Mugarix Servicios Médicos S.L.P enpresak eskainitako informazio, zerbitzu eta datuen erantzukizuna izango du erabiltzaileak, eta hemen ezarritako baldintzen, legearen, moralaren, ohitura onen edo ordena publikoaren kontra jokatzen badu, edo beste inoren eskubideak urratzen baditu edo web-orriaren funtzionamendua bera kaltetzen badu, bera izango da erantzulea.
ESTEKEN POLITIKA, ETA ERANTZUKIZUNETATIK SALBUESTEA
Mugarix Servicios Médicos S.L.P. enpresak ez du hartzen erabiltzaileak bere web-orrian agertzen diren esteken bitartez bisitatzen dituen web-orrien edukien erantzukizunik, eta adierazten du ez duela, inola ere, sareko beste web-orri batzuen edukia aztertuko edo kontrolatuko.
Halaber, ez du inola ziurtatuko esteken bidez bisitatu daitezkeen eta bere jabetzako ez diren beste orrien eskuragarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna edo legezkotasuna.
Mugarix Servicios Médicos S.L.P.-ek adierazten du bere web-orrietan nabigatzeagatik bere erabiltzaileei eragin dakizkiekeen kalteak saihesteko neurri guztiak hartu dituela. Horrenbestez, Mugarix Servicios Médicos S.L.P. enpresak ez du ardurarik izango, inondik ere, Interneten nabigatzeagatik erabiltzaileak kalteren bat jasaten badu.
ALDAKETAK
Mugarix Servicios Médicos S.L.P. enpresak eskubidea du, aurretik abisatu gabe, bere web-orrian egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko, dela web-orriaren edukietan, web-orria erabiltzeko baldintzetan, edo kontratazio-baldintza orokorretan. Aldaketa horiek bere web-gunearen bitartez egin ditzake, zuzenbideak onartutako moduetatik edozein baliatuta, eta aintzat hartu beharrekoak izango dira web-orrian publikatuta dauden bitartean, harik eta hurrengo aldaketaren batek eraldatzen dituen arte.
COOKIAK ERRESERBATUTA
Erabiltzaileak bere web-orrian nabigatzen duenean cookiak erabiltzeko eskubidea dauka Mugarix Servicios Médicos S.L.P. enpresak, nabigazioa pertsonalagoa eta erosoagoa izateko helburuz. Enpresaren datuak babesteko politika aintzat hartuta, Mugarix Servicios Médicos S.L.P.-ek adierazten du cookie horiek erabiltzaile anonimoari eta bere ordenagailuari lotzen zaizkiola, eta ez dutela bere erabiltzailearen izena eta abizena jakinarazten.
Erabiltzaileak aukera du nabigatzailea konfiguratzeko, cookiak jaso izanaren berri jakiteko, eta, nahi badu, bere disko gogorrean ez instalatzeko agintzeko. Halere, Mugarix Servicios Médicos S.L.P.-ren webera sartzeko, ez da derrigorra cookiak instalatzea.
DATUAK BABESTEA
Web-gunean kokatutako formularioen bidez lortutako datu pertsonalak, eta zure telefono zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea fitxategi batean jasoko ditugu. Mugarix Servicios Médicos S.L.P. enpresa izango da fitxategi horren jabea, eta ordua jartzeko, zure kontsultei erantzuteko eta enpresari buruz eskatu duzun informazioa helarazteko erabiliko du.
Mugarix Servicios Médicos S.L.P.-ek, hortaz, konpromisoa hartzen du formulario horren bitartez jasotako datuak soil-soilik goiko helburu horietarako erabiltzeko. Halaber, Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren bidez, erabiltzaileak baimena ematen digu informazio hori telefonoz edota posta elektroniko bidez emateko.
Formularioa bidaliz gero, adierazten duzu badakizula zure datu pertsonalak nola eta zertarako erabiliko diren, alegia, klausula honetan azaldu bezala, eta azaldutako klausulak onartu egin dituzula.
JABETZA INTELEKTUALA
Bere web-orriko testu, irudi, nahiz orri hauek aurkeztu eta muntatzeko beharrezko bitarteko eta aurkezpen-moduetatik eratorritako jabetza industrial nahiz intelektualeko eskubide guztiak Mugarix Servicios Médicos S.L.P. enpresarenak dira, bai zuzenean bai lagapen bidez. Hortaz, jabetza intelektualeko obra gisan babestuko ditu Espainiako ordenamendu juridikoak, eta Espainiako nahiz Europar Batasuneko araudia aplikatuko zaie, bai eta gai horren inguruan Espainiak sinatuta dituen nazioarteko tratatuek xedatutakoa ere.
Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legea bete beharrez, debekatuta dago Mugarix Servicios Médicos S.L.P enpresaren web-orriaren edukiak, zatiz edo osoz, erreproduzitu, banatu, jendartean jakinarazi edo erabiltzea, Mugarix Servicios Médicos S.L.P enpresak horretarako baimena espresuki eman gabe.
LEGE-EGINTZAK, APLIKATZEKOA DEN LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA
Mugarix Servicios Médicos S.L.P.-ek bere gain hartzen du, halaber, bere web-orriak edota bere edukiak gaizki erabiltzeagatik, edo hemen zehaztutako baldintzak ez betetzeagatik, egoki iruditzen zaizkion egintza zibilak edo penalak aurkezteko ahalmena.
Erabiltzailearen eta Mugarix Servicios Médicos S.L.P. –en arteko harremana indarrean dagoen araudia espainiarraren arabera taxutuko da, eta erabiltzailearen eta Mugarix Servicios Médicos S.L.P.-en artean gatazkaren bat sortzen bada, Donostiako (Espainia) epaitegietan edo auzitegietan ebatziko da.